jueves 5 de noviembre de 2009

Second life: eraiki zure bizitza

Gaur egun internetek bigarren bizitza bat izateko aukera ematen dizu: Second life. Lurralde birtual bat da, 3Dtan sortua. Erabiltzaile bakoitzak bere abatarra sortzen du mundu birtualean zehar mugitzeko. Bertan, bizitza errealean gustoko izango zenituzkeen ekintza ia guztiak egiteko aukera ematen dizu.




Bizitza erreala balitz bezala hitzalditara edota klasetara joan zaitezke, erosketak egin, zure etxea eraiki, lagunak egin, diskoteketara joan, paradisuak ezagutu, maitemindu... Eta izugarria izan arren hegan egiteko eta teletransportatzeko aukera daukazu mundu birtual honetan.



Nire abatarrarekin toki asko bisitatu ditut jada eta zuek berdina egin dezazuen animatzen zaituztet!
a
a
a
Second lifen, zuk bizi nahi duzun bizitza sortzen duzu nahi duzuna izateko aukera daukazulako, hau da, desberdina izateko aukera baina zu izanda!!!
a
a
Second life pixkat gehiago ezagutzeko bideo hau uzten dizuet (ingelesez dago):
a
video

0 comentarios:

Publicar un comentario en la entrada