-Irratiaren izena: Aizak! irratia
- Albistegiaren izena: Eguerdiko albistegia
- Erredaktorea: Aurkene Gil
- Hizlaria: Aurkene Gil
- Iraupena: 30 segundu
Euskarazko Komunikazio Taldeak azaroaren 24an "Hedabideak etorkizunean, biharko komunikabideak eta internet" jardunaldiak ospatu zituen Gasteizen. Bertan, Euskadi irratiko Jose Luis Aizpuruak, Bilbo Hiria irratiko Xabier Monasteriok eta Euskalerria irratiko kide den Mikel Bujandak euskarazko irratigintzaren geroari buruz jardun zuten. Honetaz gain, komunikabide honek hizkuntza komunitateak trinkotzeko duen gaitasuna azpimarratu zuten. Arratsaldeko bostetan jardunaldia World Kafean jarraitu zuen "Irratigintza Internet aroan" gaiari buruz aritzeko. Kafean elkartutako partaideen artean Iñaki Zarasolo Hala bedi Arabako irrati libreko kideak eta Roberto Oñederra Radio Victoriako kazetariak nabarmendu ditzazkegu. Interneti esker tokian tokiko jardunetik mundura jauzi egiteko erronkak ate ugari zabaltzen dituela azpimarratu zuten.
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)







0 comentarios:
Publicar un comentario en la entrada